Dena prest irailaren 12ko finalaurrekoetarako eta finalerako
Bizkaiko Taldekakoaren bosgarren edizioa azken txanpan sartu da. Kanporaketak jokatu ostean, erabakita geratu dira finalaurrekoetan kantatuko duten taldeak; batetik, bakoitza bere saioa irabazita Haritz eta Itsaso, Far Westeko Bertsolariak, DuranGALDUEK, Bypasseu eta Lirio Loreak, eta bestetik, zozketaz, eta seikotea osatzeko, Karidadeko masokistak.
Irailaren 12koa egun osoko jaia izango da. Elkartetik urtero antolatzen dugu, irailaren hasieran, Bizkaiko bertsozaleon eguna, eta aurten, ekitaldi biak bat eginda, egun osoko plana izango dugu, Zornotzan.
Goizean batu, eta ohikoa den legez, egunari jarritako koplak kantatuko ditugu. Ostean, finalaurrekoak jokatuko dira Zornotzako kaleetan.

Eguerdian bazkaria izango da Propi jatetxean, eta bazkal ostean, finalaurreko bakoitzeko talde irabazleen artean jokatuko da finala, jatxean bertan.
Bazkarirako txartelak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai 39€-ren truke.
