Asteburuan jokatuko dira Bizkaiko Taldekakoa 2026aren lehenengo saioak
2026/06/05
Hiru saio jokatuko dira asteburuan; barikuan Arrigorriagan eta Algortan izango dira saioak, eta zapatuan Iurretan.
Asteburuan hasiko da Bizkaiko Taldekakoa 2026. Aurtengo edizioak bost kanporaketa izango ditu, eta horietatik 3 asteburu honetan jokatuko dira.
BARIKUA, EKAINAK 5
- Arrigorriagan izango da aurtengo Taldekakoaren lehenengo saio, 18:00etan hasita, Botxolariak, Estropozu eta Haritz eta Itsaso taldeen artean.
- Agortan hasiko da bigarrena ordu bete beranduago, hau da, 19:00etan, Bypasseu, Martitxu nondik dator eta Taket taldeen arteko kanporaketa, Azebarrin.
ZAPATUA, EKAINAK 6
- Iurretako plazan izango da saioa eguerdiko 12:00etan, Pirata eskola, Itallen eta Lirio loreak taldeen artean.
Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea irailaren 12ko finalaurrekoetara sailkatuko da.
Hurrengo kanporaketak ekainaren 12an izango dira.
