Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Udabarria Bertsotan Markina-Xemeinen eta Berangon jokatuko da gaur

2020/09/18
Markina-Xemeingo sarrerak agortu dira; Berangokoak oraindik eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Badoa aurrera Udabarria Bertsotan. Eguaztenean hasi zen eta gaur, hirugarren eguna du.

Gaurko A multzoko saioa Markina-Xemeingo Esperantza aretoan izango da saioa, 18:30ean. Bertan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Beñat Bilbao Landa
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga
  • Irune Basagoiti Agirre
  • Mikel Galarza Idirin
  • Xabier Enbeita Ibarra

Gai emale beharretan Zihara Enbeita Gardoki ibiliko da. Epamahaiko kideak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea izango dira. Idazkaria, ostera, Itziar Basterretxea Olarreaga.

Saio honetarako sarrerak agortuta daude.

 

Berangon ere izango da saioa gaur, B multzoko saioa. Berango Antzokian jokatuko da, 18:30etik aurrera hau ere. Kantuan, hurrengoak:

  • Ana Picallo Perez
  • Bittor Altube Sarrionandia
  • Enare Muniategi Etxabe
  • Imanol Arrutia Azkueta
  • Ion Barrocal Besga
  • Maite Sarasola Isazelaia

Beñat Vidal Gurrutxaga ariko da gaiak jartzen eta, epaile lanetan, Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea ariko dira. Idazkari beharrak Karmele Gisasola Zenikazelaiak egingo ditu.

Berangorako sarrerak salgai daude oraindik www.bertsosarrerak.eus atarian.