Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

COVID-19: segurtasun arauak

COVID-19a dela eta, indarrean dauden segurtasun neurri guztiak errespetatuko ditu antolakuntzak denon osasuna bermatze aldera. Hurrengo oharrak kontuan hartuko ditugu:

  • Sarrerak aurrez saltzea lehenetsiko da www.bertsosarrerak.eus ataria erabiliz.
  • Saiora garaiz heltzea komeni da denok modu egokian sartzeko.
  • Ekitaldian zehar ez ezik, ekitaldiaren aurreko eta ondorengo uneetan ere segurtasun neurriak bete beharko dira.
  • Kasu egin antolakuntzakoei eta aurkezleak emandako oharrei.
  • Ezingo dira musukoak kendu ez saioan zehar, ez aurretik, ezta ondoren ere.
  • Ezingo dira aulkiak lekutik mugitu, ezta pertsonak lekuz aldatu ere. Saio ostean aulkiak ez jasotzeko eskatuko da.
  • Ahalik eta sartu-irten gutxien egiteko eskatuko da.
  • Zalantza kasuan, segurtasun irizpidea gailenduko da.