Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Julen Ibarguengoitia eta Aitor Etxebarriazarraga irabazle bigarren saioetan

2020/09/17
Gaur jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko bigarren saioak Getxon eta Busturian; bihar, beste saio bi egongo dira.

Atzo hasi ziren Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko saioak eta beste bi jokatu dira gaur: Getxon eta Busturian. Saio guztiak bezala, biak hasi dira 18:30ean.

A multzoko saioa Getxon jokatu da, Muxikebarri Zentroko Arrigunaga aretoan. Saioko irabazlea Julen Ibarguengoitia izan da, 177 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Julen Ibarguengoitia Ordorika........177
  2. Paule Ixiar Loizaga Legarra...........165,5
  3. Aitor Arrutia Azkueta......................164
  4. Nagore Beitia Telletxea...................153,5
  5. Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia.......148,5
  6. Bikain Urkiri Etxebarria....................142,5

*Oharra: saio honetan Aritz Landeta zen kantatzekoa baina Nagore Beitiak kantatu du (Aritz Landetak Muxikako saioan kantatuko du).

Saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.



B multzoko saioa, Busturian jokatu da, Altamira auzoko kultur etxean. Saioan nagusi, Aitor Etxebarriazarraga izan da. Horrela geratu dira beste puntuazioak:

  1. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.....184
  2. Peru Vidal Gurrutxaga....................176,5
  3. Ander Ucelay Aristi.........................160,5
  4. Iker Uriarte Urrutia..........................156
  5. Ander Aldazabal Olabarri.................154
  6. Ander Anakabe Lekue......................150


Saioan gaiak ematen Itxaso Juaristi Olaetxea ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.

Bihar Markina-Xemeinen eta Berangon izango dira saioak, 18:30etik aurrera. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.