Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Ibai Amillategik eta Imanol Arrutiak irabazi dituzte hirugarren eguneko saioak

2020/09/18
Markina-Xemeinen eta Berangon jokatu dira gaurko saioak; hurrengo astean izango dira saio gehiago.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako beste sailkapen saio bi jokatu dira gaur: Markina-Xemeinen bat, Berangon bestea. Biak hasi dira 18:30ean.

Markina-Xemeinen A multzoko saioa jokatu da Esperantza aretoan. Sarrera guztiak agortu dira. Saioko irabazlea Ibai Amillategi izan da 184,5 puntugaz. Horrela geratu da sailkapena:

1. Ibai Amillategi Omaetxebarria......184,5
2. Iñaki Iturriotz Zuluaga………………181,5
3. Beñat Bilbao Landa…………………172
4. Xabier Enbeita Ibarra………………160
5. Mikel Galarza Idirin…………………155
6. Irune Basagoiti Agirre……………….123,5

Saioan gaiak ematen Zihara Enbeita Gardoki aritu da. Epaimahaian Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea egon dira. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

B multzoko saioa, Berangon jokatu da, Berango Antzokian. Saioan nagusi, Imanol Arrutia izan da. Horrela geratu dira beste puntuazioak:

1. Imanol Arrutia Azkueta......................159,5
2. Enare Muniategi Etxabe.......................159
3. Bittor Altube Sarrionandia……………156,5
4. Ion Barrocal Besga………………………155
5. Ana Picallo Perez…………………….…143,5
6. Maite Sarasola Isazelaia........................140

Saioan gaiak ematen Beñat Vidal Gurrutxaga ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.

Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak hurrengo astean izango dira: eguaztenean, Muxikan eta Berrizen; eguenean, Zallan eta Derion.Lau saioetarako sarrerak oraindik eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.