Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Getxon eta Busturian izango dira saioak gaur

2020/09/17
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; 18:30etik aurrera jokatuko dira saioak.

Atzo hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea Orozkon eta Lekeition, eta gaur izango du segida Getxoko eta Busturiako saioekin. Getxoko saioa Muxikebarri zentroko Arrigunaga aretoan jokatuko da; Busturikoa, ostera, kultur etxean.

Getxon kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

  • Aitor Arrutia Azkueta
  • Bikain Urkiri Etxebarria
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika
  • Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia
  • Nagore Beitia Telletxea
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra

Saio honetan Aritz Landeta zen kantatzekoa, baina Nagore Beitiak ordezkatu du. Landetak Muxikako saioan kantatuko du.

Getxoko saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

 

Busturiko saioa, ostera, kultur etxean jokatuko da gaur. Bertsolariak:

  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Ander Aldazabal Olabarri
  • Ander Anakabe Lekue
  • Ander Ucelay Aristi
  • Iker Uriarte Urrutia
  • Peru Vidal Gurrutxaga

Saioan gaiak ematen Itxaro Juaristi Olaetxea ariko da. Epaile lanetan, ostera, Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea ariko dira. Idazkari beharrak Karmele Gisasola Zenikazelaiak egingo ditu.

 

Saioei zein parte-hartzaileei buruzko informazio gehiago webgune honetan topatuko duzue.