Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asier Galarza eta Koldo Gezuraga nagusi lehenengo saioetan

2020/09/16
Orozkon eta Lekeition jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko lehenengo saioak; sarrera guztiak agortu dira.

Hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Saio bi jokatu dira gaur: bata Orozkon eta, bestea, Lekeition. Biak hasi dira 18:30ean.

Orozkoko saioa Donibane aretoan izan da. Saioko irabazlea Asier Galarza izan da, 185 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Asier Galarza Garai...................185
  2. Asier Alcedo Cano.....................167,5
  3. Iker Garitagoitia Astigarraga......160,5
  4. Joseba Barandiaran Andueza....153,5
  5. Jontxu Martinez Zarrabeitia........119

Oharra: Aitor Ruiz Urizar zen saio honetan kantatzekoa, baina ezin izan duenez, Janire Arrizabalaga Munduate ordezkoak kantatu du. Arrizabalagak ez du puntuatu.

Saioan gaiak ematen Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

 

Lekeition jokatu da beste saioa, Azkue aretoan. Ariketa puntuagarri guztiak egin ostean, Koldo Gezuragak lortu du puntu gehien batzea, 174,5. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

  1. Koldo Gezuraga Seijido.............174,5
  2. Peru de Pedro Larrea................167
  3. Garikoitz Sarriugarte Onaindia..163,5
  4. Inazio Vidal Gurrutxaga.............160,5
  5. Eneko Arrate Sololuze...............158
  6. Jokin Castaños Gonzalez.........145

 Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.

 

Hurrengo saioak bihar izango dira, 18:30ean, Getxon eta Busturian. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.