Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urtarrilak 27, Gasteiz Armentia

Bertxilika eta Egurrak eta ezpalak:

Urtarrilaren 27an, ostiralean, Gasteizko Armentia Ikastolan Bertxilika eta Egurrak eta Ezpalak taldekoak bertso-afarian.

Arratsaldeko zortzietan idatzizko modalitatean Bertxilika Bertso Eskolakoek eman zioten hasiera saioari. LH 4ko Iraia, Haizea eta Izaro gogo handiz hasi zitzaizkigun kantatzen rodillerak eta kaskoak jarrita irabazteko asmoz zetozela esan eta denok batera ederki pasako genuelakoan. LH 5 eta 6ko Ekain, Jare, Izaro, Aratz eta Urtzi txitatxoen bertsoetan Laudatakoak berdurtuta zetozela entzun ostean, DBH 1eko onenek, “like a boss”, “Bertxilikako xelebreek” aurkeztu zizkiguten Kuadrillarteko Bertxilika taldeko Samu, Hegoi, Maddi, Eukene, Aroa eta gure gai-jartzailea, Irati, adarra jotzeko beraien joera horri eutsiz. Aupa, Yago, Oinatz, Urko eta Txomin!

Agurrean Bertxilikako kideak “flipatu” samar eta egurra emateko asmotan azaldu zitzaizkigun. Oier xalaua (amarekin bertso saiora etorritakoa), Irati Anda (Bertxilikakoak bertsolari eta bera eskalatzailea dela entzun behar izan zuena), Unai (Unia urruti dagoela jaso zuena), Pimpinelaren doinuaz oraingoan beste bandoan dagoen Uxue eta “perreatuz” semeak ama baino hobeak direla aditu behar izan zuen Oihane agurtu zituzten. Egurrak eta Ezpalak taldekoek balak kargatuta ekarri zituztela Armentian banatzeko erantzun zieten.

Gabonak lagunekin pasa nahi zituen 17 urteko alabaren gurasoenei, Marimototsen bila zebiltzan Pirritx eta Porrotxen arteko liskarren gorabeherei, “ikastola, rock-and-rolla, gominola, odola” edota “trasto, atasko, asko, oilasko” oindunei, “arraultza doa oiloa baino lehenago” eta “ordutik beti daramat azukrea poltsikoan” puntuei edota “ni naiz hemengo jefa” horrek errimategian dituen aukerei bueltak ematen heldu zen ganbarako lana. Bertan “Goazen” saioaren castingean parte hartzen ari zinenen, igogailuan gelditu ziren filosofoen eta ligatu zuten hiru ikaskideren gorabeherak entzun genituen. 

Epaileen esanetan Bertxilika irabazle eta emaitza, 65 lagunok izandako disfrutatzeko aukera itzela.

Hauek dira Bertxilika Bertso eskolako gaztetxoen taldeak kantatutako bertso idatziak:

BERTXILIKA LH4

IPINI RODILLERAK
TA BAITA KASKOAK
IRABAZTERA GATOZ
BERTXILIKAKOAK

1.
ZUEKIN KANTATZEKO
GOGOA DAUKAGU
IRAIA, HAIZEA ETA
IZARO GARA GU

2.
KUADRILLARTEKOA DA
ONENA SEGURU
DENOK BATERA ONDO
PASATUKO DUGU

3.
GERO GUK JANGO DUGU
AFARI OSOA
SEGURU DAGOELA
JANARI GOXOA

4.
HOBETO DA BESTEEI
KANTATZEN UZTEA
PLAZER BAT IZANGO DA
ZUEK IKUSTEA!


BERTXILIKA DBH1

Begiak ixtean
imajinatzen dut
gure txapela!
(gure txapela!)
ta zuek txikitzen
haragi xehetua
bazinate bezelaaa
(Bertxilika!)

Irabaziko dugu
bertso afari honetan
baina zuek gehienez
gaur gaueko ametsetan!

Xalalala
Baietz irabazi
beraz zuek
ikusi ta ikasi
gu onenak
baikara like a boss
berdin zaigu
ez bazaudete ados

—-------------------------------

Badator, heldu da
faltsuen Bertxilika
Armentian ez dute
aurten bertso egin ta
txikien bertxilikak
konponduko du ya!

Samu, Hegoi, Maddi,
Eukene, Irati ta Aroa

—----------------------------------

Zu abesten mamu
hontaz ez naiz damu
zu baino hobea naiz Samu!

Samu, Samu, ai Samu,
Yago hobea da!

Izeik lehen ze marroi
Bertxilikatar ohi
zugatik utzi du Hegoi

Hegoi, Hegoi, Hegoi,
ez eman txapa!

Erdi-bertsolari
Euskal Herrikoan adi
segundona bat da Maddi

Maddi, Maddi, ai Maddi,
Txapela noizko?

Batxi2 ze meme
selek-a ai ene
joan ikastera Eukene

Eukene, Eukene, Eukene,
baietz penkatu!

Bertsotan lotsati
abesten ba al daki?
gai-jartzailea da Irati

Irati, Irati, Irati,
jarri gai bat!

Irakasle Aroa
txarra ta arraroa
nahiago Erdi Aroa

Aroa, Aroa, Aroa
Erdi Aroa!

(Xalalala, baietz irabazi…)

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Giro bikainean joan da 2023ko Arabako bertso kuadrilla arteko ligako lehen asteburua

Giro bikainean joan da 2023ko Arabako bertso kuadrilla arteko ligako lehen asteburua

2023/01/31

Aurrekoan ostiralean hasi zen 2023ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko 4 saio jokatu ziren: bi Gasteizen, Oionen eta Laudion. Giro ederra eta umore printzaz beteak igaro dira lehen saioak. Lehen garaileak Bertxilika (Gasteiz), Beeeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz) eta Izena pentsau bida (Aramaio) taldeak izan dira.

Giro bikainean joan da 2023ko Arabako bertso kuadrilla arteko ligako lehen asteburua - Gehiago irakurri

Gasteiz, Oion eta Laudiok emango diote hasiera Kuadrillartekoari

Gasteiz, Oion eta Laudiok emango diote hasiera Kuadrillartekoari

2023/01/25

Gasteiz, Oion eta Laudion jokatuko dira 2023ko Arabako bertso Kuadrilla arteko txapelketako lehen faseko lehen lau saioak.

Gasteiz, Oion eta Laudiok emango diote hasiera Kuadrillartekoari - Gehiago irakurri

Maeztun abiatu da Arabako bertso kuadrilla arteko txapelketa

Maeztun abiatu da Arabako bertso kuadrilla arteko txapelketa

2023/01/14

Maeztun elkartu ziren larunbatean Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketan parte hartuko duten bat-bateko taldeen ordezkariak. Maeztun aurkeztu dute Kudrillek eta Arabako Bertsozale Elkarteak txapelketaren zazpigarren edizioa. Guztira 280 parte hartzailetik gora.

Maeztun abiatu da Arabako bertso kuadrilla arteko txapelketa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2023/01/27
Ordua
20:00
Mota
Final laurdenak
Herria
Gasteiz
Tokia
Armentia Ikastola