Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Martxoaren 25ean, Laudion, Arabako Bertso Kuadrilla arteko finala

2023/03/24
Urtarrilaren 27an hasi zen 2023ko Arabako Bertso KuadrillIa Artekoari eta larunbat honetan, hilak 25, ia bi hilabeteren ondoren helduko da amaiera. Egun osoko egitaraua izango da Laudion, eguerdian hasi eta arratsaldeko finaleraino.

Urtarrilaren 14an eman zitzaion aurkezpena Kuadrillartekoari. Lau ligatan banatuta 12 saio ezberdin burutu dira Araban zehar, 3 finalaurreko eta honela finalerako txartela Aramaioko Izena pentsau bida taldeak eta Gaszteizko Errexala eta Katuko muinoak taldeek bereganatu zuten.

Azken geltokia, beraz, martxoaren 25ean, larunbat honetan izango du Arabako VII. Bertso Kuadrillartekoak. Egun osoko egitaraua izango da Laudion,  goizeko 12etan poteoa abiatuko da herritik zehar, bertsorik-bertso, kalez-kale ibiliko dira bat batean aritu diren 12 taldeetako kideak eta bertso sortaren bat. 14:00etan Laudio BHI intstitutuko kiroldegian burutuko da bazkaria, ostean Intsixv taldea eta amaitzeko gaina joko duen finala izango da arratsaldeko 17etan.

Kantuan arituko diren aramaioarrak Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi. Gasteiko Errexala taldekoak Felipe Zelaieta, Marta De Pedis, Kerman Lopez de Lacalle, Patxi Alkorta eta Ignacio Trojaola. Eta Gasteizko Muinoko Katuak taldeko kideak Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Xabier Antia eta Ekaitz Samaniego.

Epaitze lanetan Izena pentsau bida taldeko Iker Elexpuru, Errexalako Kristina Arteaga, Muinoko Katuak taldeko Oier Iñurreita eta Arabako Bertsozale Elkarteko hiru epaile: Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez.

Gai jartzaile lanetan Nieves Del Alamo izango da eta aurkezle Aranta Sobrino ariko da.

Ondorengo ariketak egin beharko dituzte bertsolariek finalean:

-Agur kolektiboa puntuagarria.
- Binaka ofizioka 8 txikian, ondorengo konbinazioetan: A taldeko bat B taldeko baten kontra, B taldeko bat C taldeko baten kontra, C taldeko bat A taldeko baten kontra.
-Aurrekoak (bertsolari neutral bat izango da, Aroa Arrizubieta) atzekoei (talde bakoitzeko kide bat) gaia emanda, atzekoek bertso bana osatu arte.
-Seiko motza, ondorengo konbinazioetan: B taldeko bat A taldeko baten kontra, C taldeko bat B taldeko baten kontra, A taldeko bat C taldeko baten kontra.
-Talde bakoitzeko batek aurkezleak jarritako hiruna punturi erantzun.
-Hiru taldeen arteko ofizioa, talde bakoitzeko bi bertsolari, Iparragirre doinua taldekidearekin erdibana osatuz, gaia emanda.
-Puntuka, gaia emanda, talde bakoitzeko bana, 8ko txikian 6 bertso osatu arte.
-Kartzela egoeran, gaia emanda, taldeko hiru lagunen artean hiruna kopla musikaz lagunduta. Estutzen ez bagaitu bere neurriak doinuan.
-Segidilla, taldekide guztien artean, 3 minutu.