Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oionen Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren azkeneko topaketa

2016/03/01
Oionen, Araba Errioxako bertso-eskolak antolatuta lau talde arituko dira egun osoko egitarauan, bertsoa eta musika uztartuko dituzte; trikitixa eguerdian eta saio musikatua bazkaldu ostean. Larunbat honetan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 6.topaketa eta azkeneko topaketa.

Trebiñun aukeztu zen 2016ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa; Gorbeialdea, Aiaraldea eta Lautadan, Mendialdea eta Gasteizko Errekaleorretik pasa da. Larunbat honetan Arabar Errioxaldera iritsiko da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa, 6.topaketa, azkeneko topaketa, Oionen.

Martxoaren 5ean 4 talde arituko dira, hauexek:

- Aramaioko Elexpuru ta 4

- Lautadako Sorginetxe

- Arabar Errioxako Txandrio

- Mendialdea

Arabako Errioxako bertso eskolak egun osoko egitaraua prestatu du, bi saioetan musika eta bertsoa uztartuko dituzte.

12:00etan hasiko da eguna, herriko plazatik abiatuta, tabernaz taberna bertso-triki poteoa. Tabernetan talde ezberdinen bertsolariek kantatuko dute.

Ondoren, 14:30ean, bazkaria Azkenak elkartean. Bazkaria irekia da, eta bertan izena emateko zenbaki honetara bidali behar da mezu bat, asteazkena (martxoak 2) baino lehen: 600083476. Bazkariaren prezioa 12 euro izango da.

Bazkal ostean, 16:30etatik aurrera, elkartean bertan, bertso saio musikatuan arituko dira bertsolariak. Talde guztien bertsolariek parte hartuko dute.

Oiongo topaketa ondoren, martxoaren 12an, Argantzunen bukatuko da aurtengo Arabako Bertso Kuadrilla artekoa.

Topaketa honi buruzko informazio gehiago eta ondoren jarraipena egiteko, sare sozialetan eta interneten: http://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/saioak/martxoak-5-oion

Arabar Errioxako topaketa, Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

bideo spot