Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jendez lepo jokatu da Legution Xabi Igoak irabazi duen lehen finalerdia

2019/03/09
Legution, finalerdietako lehen saioan Xabi Igoak lortu du puntuaziorik altuena. Dulantzin, hurrengo larunbatean jakingo da nortzuk diren 6 finalistak.

Martxoaren 9an, Legution jokatu da bigarren faseko lehen bertso saioa. Aretoan lepo beteta, eszenatokian, Arabako bertsogintzaren bidea irudikatzen duen irudia, pankartaren aurrean sei bertsolari hauek:


Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)

Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)

 

Aitor Ugarte Eriz (Aramaio)

Serapio Lopez Ortueta (Baranbio)

 

Bigarren itzuli honetako saioetan 14 bertso puntuagarri kantatu behar dituzte bertsolariek, horien artean 5 bertso,  bakarko lanean, kartzela formatuan. Legution, ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak lortu du puntu gehien, 339 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan dira:

Xabi Igoa Eriz, 339,0 puntu
Manex Agirre Arriolabengoa, 334,0 puntu
Peru Abarrategi Sarrionaindia, 332,0 puntu
Aitor Ugarte Eriz, 310,0 puntu
Serapio Lopez Ortueta, 305,5 puntu
Andere Arriolabengoa Bengoa, 299,0 puntu

Finalean nortzuk kantatuko duten argitzen ari da, baina ezin da ziurtatu. Dulantziko saioan, hurrengo larunbatean, kantatzen duten bertsolariek itxiko dute sailkapena.

Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Oier Suarez Hernando izan da Legution aurkezlea. Bigarren faseko 2  finalerdietako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ainhoa Aizpurua, Mikel Fernandez de Arroyabe, Ekaitz Elorriaga eta Aitor Jimenez. Idazkari lanetan Manex Garaio aritu da.

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai .

Datorren larunbatean, Dulantzin, 2. eta azken finalerdia jokatuko da. Saioari buruzko informazioa hemen.