Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Legution jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 1.finalerdia

2019/03/07
Larunbat honetan jokatuko da Txapelketako 1.finalerdia Legution.

Otsailaren 9an hasi zuen bidea 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketak. 3 final laurden jokatu dira Araian, Zigoitin eta Aramaio. Bigarren faseari, finalerdiei helduko zaie asteburu honetan.      

Larunbat honetan Legution jokatuko da, Kultur etxean, 17:30ean. Kantuan ondoren bertsolariak arituko dira:


Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)

Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)

Aitor Ugarte Eriz (Aramaio)

Serapio Lopez Ortueta (Baranbio)

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzea 2015eko Arabako txapelduna den Manex Agirrek kantatuko du eta Aitor Ugarte lehen aldiz ari da dela Arabako Bertsolari Txapelketan kantatzen.

Bertsolari hauek, Legutioko saioan lortzen duten puntuazioaren arabera izango dute aukera finalera sailkatzeko.

Finalerdietan parte hartzen duten 12 bertsolariek behin baino ez dute kantatuko fase honetan, saio honen puntu metaketaren arabera sailkatuko dira finalera hurrenez hurren 6 bertsolari.

Gai-emailea Oier Suarez Hernando izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Legutioko Kultur Etxean bertan. Arrunta 8 euro, bazkideak 6 euro eta 16 urtetik behera dohainik.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Legutioko saioan, bereziki, Legutioko udalari.

Gorbeialdean 3 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion, Urkabustaiz-Zuian. Adin guztietako 35 lagun 7 taldetan banatuta. Plazatan kantatzen duten 10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira. Aramaio, Legutio, Zuia, Urkabustaiz eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 9-12 urtetako 176 ikaslek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Murgiako Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan. Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Gorbeialdeko umeekin.

Saioaren informazio gehiago, eta ondoren jarraipena egiteko hemen