Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Iñaki Viñaspre suertatu da garaile gaurko finalerdian eta honenbestez argitu da finaleko 6kotea

2019/03/16
Dulantzin, finalerdietako bigarren saioan Iñaki Viñasprek lortu du puntuaziorik altuena. Beraz, badakigu nork kantatuko duen 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean.

Martxoaren 13an, Dulantzin jokatu da bigarren eta azken finalerdia. Aretoan 100 lagun, eszenatokian, Arabako bertsogintzaren bidea irudikatzen duen irudia, pankartaren aurrean sei bertsolari hauek:

Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)

Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)

Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz)

Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia)

Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz)

Bigarren itzuli honetako saioetan 14 bertso puntuagarri kantatu behar dituzte bertsolariek, horien artean 5 bertso,  bakarkako lanean, kartzela formatuan. Dulantzin, ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu du puntu gehien, 330,5 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan dira:

Iñaki Viñaspre Simon, 330,5 puntu

Oihane Perea Perez de Mendiola, 325,5 puntu

Aroa Arrizubieta Barredo, 323 puntu

Paula Amilburu Izargarai, 314 puntu

Beñat Garaio Mendizabal,  304 puntu

 Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, 285 puntu

 

Beraz, finalean nork kantatuko duen definitua geratu da gaurko saioaren ostean. Dulantziko saioan, kantatu duten bertsolariek itxi dute sailkapena.

 

Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Arantxa Sobrino izan da Dulantzin aurkezlea. Bigarren faseko 2  finalerdietako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ainhoa Aizpurua, Mikel Fernandez de Arroyabe, Ekaitz Elorriaga eta Aitor Jimenez. Idazkari lanetan Manex Garaio aritu da.

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai .

Martxoaren 30ean, Gasteizko Printzipal Antzokian, finala jokatuko da. Saioari buruzko informazioa hemen.