Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Beñat Garaio Mendizabal

Etxean bertsozaletua. 2012an gai-jartzaile ikastaroan parte hartu zuen. Geroztik, gai-jartzaile lanetan dihardu txapelketan, baita zenbait plaza-saioetan ere. Gasteizko bertso-eskolako kidea da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Aramaio, otsailak 23

Xabi Igoa Eriz, Beñat Garaio Mendizabal 8ko nagusia
Bi urteko ume baten guraso zarete. Bazkaltzen zabiltzatela beste behin ere mugikorra eskatu dizue. BEÑAT, XABI kusi duzu, ez zaizu ongi iruditzen.
Peru Abarrategi Sarrionaindia, Beñat Garaio Mendizabal 8ko txikia
Lankideak zarete. Gaur zuen arduradunak esan dizue azken txostenak bukatu arte ezingo zaretela etxera joan. Zigarro bat erretzera ihes egin duzue kalera eta jendea pintxopotean dago.
Beñat Garaio Mendizabal, Unai Anda Delika 10eko txikia
Ahizpak / anaiak / neba-arrebak zarete. Gurasoen etxetik joan berri zarete elkarrekin bizitzera. UNAI, konturatu zara BEÑATek gurasoek dituzten ohiturak errepikatzen dituela.
Beñat Garaio Mendizabal Puntuari erantzunak
Zenbat inauteritan hartu duzu parte? Zein da zure mozorro gogaikarriena?

Dulantzi, martxoak 16

Beñat Garaio Mendizabal Hasierako agurra
Beñat Garaio Mendizabal, Paula Amilburu Izargarai 10eko nagusia
PAULA jai batzordeko kidea zara, eta BEÑAT kultura zinegotzia. PAULA, herriko jaiak antolatzen hasteko, BEÑATekin elkartu zara jaietako aurrekontuari buruz hitz egiteko. Zinegotziaren proposamena da aurten aurrekontu gehiena kontzertu batean gastatzea kanpoko jendea erakartzeko.
Beñat Garaio Mendizabal, Aroa Arrizubieta Barredo 10eko txikia
AROA eta BEÑAT, jubilatuta zaudete. Pentsio duinak lortzeko plataforman zabiltzate urte hauetan lanean. Azken aldian zuen aldarrikapenak komunikabideetan indarra galtzen ari direla eta, ekintza berriak pentsatzen hasi zarete.
Beñat Garaio Mendizabal Bakarka, gaia emanda
Beldurra gainditu duzunetik, zure umoreak hobera egin du.