Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Manex Agirre Arriolabengoa

Aramaioko bertsolaria. 2000an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko taldean txapeldun. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun. Euskal Herriko 2013ko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Hala Bedi irrati libreko Bertxoko irratsaioan ibilitakoa eta Bertxoko sariketa antolatzailea izan da. Arabako Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna eta zuzendaritza kidea izan zen 2013ra arte. Plazaz plaza dihardu.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Biasteri, apirilak 2

Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra
Unai Gomez Garde, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko nagusia

Jubilatuak zarete. Gaur, astelehenero bezala manifara bidean zaudete; hotza egiten du, baina zuek pozik eta animotsu zoazte.

Manex Agirre Arriolabengoa, Aitor Ugarte Eriz 8ko txikia

A________________ arabarra eta B_____________ italiarra, Erasmus garaian ezagutu zenuten elkar. A______________, lehenengo aldiz etorri da B__________________ zuen etxera. Egun batzuk pasatu ondoren konturatu zara B______________ zu baino hobeto konpontzen dela zure gurasoekin.

Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak
PLANIK EGIN ZENUEN URTE BERRIRAKO, DESIOAK BATZUTAN EZ DIRA BETETZEN,
Manex Agirre Arriolabengoa Bakarka, gaia emanda

Epaiaren zain zaude, oso urduri zaude.

Manex Agirre Arriolabengoa Bukaerako agurra