Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Txapelak badu buru berria, Peru Abarrategik irabazi du 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2022/06/11

Peru Abarrategi Sarrionandia da aurtengo txapelduna, Manex Agirrerekin buruz burukoa kantatu ondoren. Peruri Serapio Lopezek jantzi dio txapela. 450 lagun elkartu dira Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Arabako finala txapeldun bila

2022/06/08

Larunbatean jokatuko da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Atzo aurkeztu zuen finala Arabako Bertsozale Elkarteak. Sei finalistak prestu agertu ziren saio on bat egin eta txapela janzteko. Serapio Lopezek jantziko dio txapela irabazleari.

Manex Agirrek finalerdia irabazita finala erabakita

2022/05/29

Gaur Izarran jokatu den bigarren finalerdian Manex Agirrek irabazi du eta beraz finaleko seikotea erabakia geratu da.

Oihane Pereak lortu du finelarako pase zuzena

2022/05/28

Araian jokatu den lehen finalerdia irabazi du Oihane Pereak eta beraz pase zuzena lortu du ekainaren 11n jokatuko den finalerako.

Bi finalerdiak asteburu berean jokatuko dira, Araian eta Izarran

2022/05/26

Asteburu honetan jokatuko da txapelketaren hirugarren fasea, finlerdiak. Lehen finalerdia Araiako Andra Mari aretoan jokatuko da eta bigarrena Izarrako Kultur Etxeko aretoan. Azken saio honetan jakingo nola osatuko den ekainaren 11n arituko den seikote finalista.

Unai Andak gaurko final laurdena irabazita finalerdiak definituak geratu dira

2022/05/14

Aramaion jokatu da azken final laurdena. Beraz erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten hurrengo fasea, finalerdiak.

Aramaion jokatuko da zapatuan hirugarren eta azken final laurdena

2022/05/12

Arabako Bertsolari Txapelketak larunbatean emango dio amaiera bigarren faseari, final laurdenei. Larunbatean Aramaioko Kultur Etxeko aretoan jokatuko da 3. final laurdena. Sei bertsolarik parte hartuko dute saioan, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Manex Agirre izan da Zigoitiko saioan garaile

2022/05/08

Zigotiko aretoa bete jokatu da bigarren final laurdena.

Asier Otamendik lortu du finalerdietarako pase zuzena

2022/05/07

Lautadan giro epelean eman zaio hasiera bigarren fase honetako lehen saioari.

Dulantzin eta Zigoitian jokatuko dira lehen eta bigarren final laurdenak

2022/05/05

Arabako Bertsolari Txapelketak larunbatean emango dio hasiera bigarren faseari, finala laurdenei. Larunbatean Dulantzin jokatuko da lehena eta igandean Zigoitin bigarrena. Faseari datorren larunbatean, hilak 14, emango zaio amaiera Aramaion. Seina bertsolarik parte hartuko dute saio bakoitzean, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Langraizen jokatu den azken final zortzirena Peru Abarrategik irabazi du

2022/04/09

Azken final zortzireneko puntuazio jakinda maiatzean jokatuko diren final laurdenak definituta geratu dira.

Oihane Pereak irabazi du Legution laugarren txartela

2022/04/08

Arratsalde euritsuari umore eta giro polita jarri diote bertsolariek Legutioko laugarren final zortzirenean.

Azken bi final zortzirenak Legutio eta Langraiz jokatuko dira asteburu honetan

2022/04/07

Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi final zortziren erabakiorrak asteburu hoentak jokatuko dira Legution eta Langraizen. Igandean jakingo da zein bertsolari pasako dira hurrengo fasera, final laurdenetara.Seina bertsolarik parte hartuko dute saio bakoitzean, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Trebiñuko hirugarren final zortzirena Andere Arriolabengoak irabazi du

2022/04/03

Trebiñun giro goxoan ospatu da hirugarren finala zortzirena

Manex Agirre gailendu da Biasteriko bigarren final zortzirenean

2022/04/02

Biasterin, mahasti elurtuen artean jokatu da bigarren final zortzirena

Amurrioko lehen final zortzirenean Iñaki Viñaspre garaile

2022/04/01

Amurrioko Kultur Etxea bete hasi da txapelketako lehen saioa.

Ostiralean hasiko da Amurrion 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2022/03/30

Arabako Bertsolari Txapelketako XV. edizioak Amurrion emango dio hasiera. Asteburu honetan lehen faseko lehen hiru saiok jokatuko dira, Amurrio, Biasteri eta Trebiñun. Seina bertsolarik parte hartuko dute saio bakoitzean, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Laudion aurkeztu da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2022/03/19

Apirilaren 1ean emango zaio hasiera eta ekainaren 11an amaituko da Gasteizko Europa Biltzar Etxeko Maria de Maeztu Auditorioan.

Albiste gehiago