Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Paula Amilburu Izargarai

2005ean, bertso-eskolan ikasle, Garazi Eriz eta Lierni Altuna irakasle zituela. 2007an Arabako Eskolarteko txapelketan parte hartzen hasi zen, eta 2012an txapelduna suertatu zen. 2012an, Arabako Kuadrilla artekoan parte hartu zuen. 2013an Arabako Bertsolari Txapelketan, lehenengo aldiz aurkeztua. Plazaz plaza dihardu.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Legutio, otsailak 8

Paula Amilburu Izargarai Hasierako agurra
Paula Amilburu Izargarai, Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko nagusia

Paula eta Peru neba-arreba adoptatuak zarete, zu Paula triste jartzen zara atzera begiratzen duzunean. Zuk Peru berriz, zorionekoak izan zaretela uste duzu.

Paula Amilburu Izargarai, Iñaki Viñaspre Simon 8ko txikia

Iñaki eta Paula, kamioilariak zarete. Elurra dela eta 4 ordu daramazue errepidean geldirik. Inguruan ez dago ez kafetegi, ez etxe...

Xabi Igoa Eriz, Paula Amilburu Izargarai 10eko txikia

Zuk Xabi, herriko etxerik zaharrena erosi duzu. Gaur lehengo aldiz gaua pasatzen ari zara bertan, eta bat-batean zaratak entzun dituzu. Aterantz begiratu eta hor dago Paula, etxeko mamua, zuri begira.

Paula Amilburu Izargarai Puntuari erantzunak

KARTZELAKO BISITAK ASTEBURUERO, FURGONETA BARRUAN ZENBAT ISTORIO ,

Paula Amilburu Izargarai Bakarka, gaia emanda

Prestatzen denbora luze eman eta di-da batean bukatu egin da.

Paula Amilburu Izargarai Bukaerako agurra

Langraiz-Oka, martxoak 7

Paula Amilburu Izargarai Hasierako agurra
Paula Amilburu Izargarai, Iker Pastor Rodriguez Hasierako agurra

Zuek Paula eta Iker, tratu txarren zentroan ezagutu zineten bi emakume zarete. Zuen bizitzako une latza zen. Orain nork bere bizitza berrantolatuta eta hobeto zaudetela, zentroa utzi zenutenetik lehen aldiz elkartu zarete kafe bat hartzeko.

Paula Amilburu Izargarai, Ander Solozabal Kortabarria 8ko txikia

Zu Ander dutxan zaudela, zure harridurarako Paula zure pisu-kide berria sartu da txiza egitera.

Zigor Enbeita Zugadi, Paula Amilburu Izargarai 10eko txikia

Zuek Zigor eta Paula, unibertsitatean ezagutu zenuten elkar. Ez zineten batere ondo moldatzen. Gaur praktiketan hartu zaituztete laborategi berean. Elkarrekin zaudete lantaldean.

Paula Amilburu Izargarai Puntuari erantzunak

1. JUSTIZIA KOLOREZ ALDATZEN OTE DA? 2. LAGUN TXARRA AL DUZU URDURITASUNA? 3. BEHAR DUZUN BABESA NORK EMATEN DIZU?

Paula Amilburu Izargarai Bakarka, gaia emanda

Momentua iritsi da; familiarteko eta lagunez inguratuta zaude.

Paula Amilburu Izargarai Bukaerako agurra

 

Twitter ikonoa fb