Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona

Gasteizko Koldo Mitxelena institutuan bertsozaletu zen. 2009an, Zalduondoko Bertso-eskola sortu eta sartu zen, Oihane Perea irakasle zuela. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan kantatu zuen Lautadako taldean. 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketan kantatu zuen lehenengo aldiz. 2013ko Bertxoko Sariketa irabazi zuen Ruben Sanchezekin batera. Plaza saioetan ere aritzen da. 2012tik, Arabako Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduradun eta zuzendaritzakidea da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Laudio, otsailak 1

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Hasierako agurra
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko nagusia

Herrikideak zarete Maliko herrixka batean. Zuk Jon Europara alde egin nahi duzu. Zuk Manex ez diozu gauza onik ikusten plan horri.

Felipe Zelaieta Txurruka, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 8ko txikia

Felipe eta Jon, zuek erresidentzia batean ezagutu zineten agureak zarete. Aurten gida-baimena kenduko omen dizuete eta azken aukera aprobetxatu nahian alabaren kotxea lapurtu eta oporretan joan zarete.

Unai Mendibil Etxebarria, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 10eko txikia

Unai, Joni plan bat proposatu zenion gaurko, baina gaur familiarekin egon behar zuela esan dizu. Eguerdian Unai, tabernara joan zara bermuta hartzera eta Jonekin egin duzu topo.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Puntuari erantzunak

IRITZI ASKATASUNA NOIZ LORTUKO DUGU? EGUNKARIEN KONTRA ERASOAK NONAHI

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Bakarka, gaia emanda

Kontrola zuk zenuela uste zenuen, baina orain ez zaude horren seguru

Aramaio, otsailak 21

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Hasierako agurra
Unai Bengoetxea Mujika, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 10eko nagusia

Unai eta Jon Aranzadi elkartean auzolanean ibiltzen zarete Monte Albertian. Gaur hobi batean gudarien hezurdurak aurkitu dituzue.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Oihane Perea Perez de Mendiola 8ko txikia

Igande goiza da, Jon, ohetik altxatu berri zara eta erdi lo zaudela, txirrina jo dute. Atea irekitzera joan eta Oihane aurkitu duzu, kosmetikoak saltzen omen dabil etxez etxe.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Iker Agirre Uribarren 10eko txikia

Jon eta Iker lagunak zarete. Arratsalde pasa zinemara joan zarete eta filmak hartu duen tonuarekin urduri jartzen hasi zarete.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Puntuari erantzunak

1.KONFORME AL ZAUDE ZU ZEURE BURUA(RE)KIN? 2. NOLA IKUSTEN DUZU ZUK ETORKIZUNA? 3. BELDURRA GAINDITZEA EZ DA HAIN ERRAZA,

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Bakarka, gaia emanda

Azkenean eman duzu pausua, ausartu zara.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Bukaerako agurra

 

Twitter ikonoa fb