Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Asier Rubio Hidalgo

2013an Amurrioko Bertso-Eskolan hasi zen, Unai Mendibil irakasle zuela. Urte horretan Arabako Eskolarteko Txapelketan kantatu zuen lehenengo aldiz. 2014ko Arabako Kuadrilla artekoan Amurrioko taldean partaide. 2013tik Laudioko Institutuko bertso-eskolako irakasle.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Legutio, otsailak 8

Asier Rubio Hidalgo Hasierako agurra
Asier Rubio Hidalgo, Iker Agirre Uribarren 8ko nagusia

Asier eta Iker. Zuek elkarrekin ikasi zenuten institutuan. Zuk Asier ikasketak egin eta zure promozioko lehena izan zinen. Gaur lanik gabe zaude. Iker, berriz, batxilergoa bukatu ez zuena, aberatsa da.

Peru Abarrategi Sarrionaindia, Asier Rubio Hidalgo 8ko txikia

Peru eta Asier, oporretara joateko dena prest duzue, baina orain kotxeko maleteroan ez dago tokirik gauza guztiak sartzeko. Bertan geratuko diren gauzak baztertzen hasi zarete.

Asier Rubio Hidalgo, Iñaki Viñaspre Simon 10eko txikia

Legutioko arrantzaleak zarete eta astebururo joaten zarete urtegira arrantza egitera. Iñaki, zuk beti eramaten duzu saskia beteta etxera. Asier, zuk berriz, kostata harrapatzen dituzu 2 edo 3 arrain. Gaur zuk Iñaki, Asier harrapatu duzu zu zelatatzen.

Asier Rubio Hidalgo Puntuari erantzunak

ZUK PLANAK AL DITUZU EPE LUZERAKO? DENBORA AZKARREGI PASATZEN AL ZAIZU?

Asier Rubio Hidalgo Bakarka, gaia emanda

Ez duzu ezer gogoratzen gertaera horretaz.

Asier Rubio Hidalgo Bukaerako agurra

Zigoitia, otsailak 28

Asier Rubio Hidalgo Hasierako agurra
Asier Rubio Hidalgo, Iñaki Viñaspre Simon 10eko nagusia

Asier eta Viñaspre Babes ofizialeko etxeen zozketan irabazle suertatu zarete. Biok bizi zarete bikotearekin, bikotearena den etxean.Kontziente zarete zuen inguruan bizitzeko batere etxerik ez duen jende asko geratu dela etxerik tokatu gabe.

Oier Arbina Vadillo, Asier Rubio Hidalgo 8ko txikia

Unibertsitateko bi ikasle neska zarete. Zuen itxura dela eta biek jasotzen dituzue kritikak. Zuk Oier apainegi joateagatik, eta zuk Asier ordea, zure itxura ez zaintzeagatik.

Asier Rubio Hidalgo, Manex Agirre Arriolabengoa 10eko txikia

Zuek Asier eta Manex, pisu-kideak zarete. Biak nekatuta zaudete bata bestearen utzikeriaz. Gaur galtzontzilo batzuk agertu dira sofan.

Asier Rubio Hidalgo Puntuari erantzunak

1. ZURETZAT PAZIENTZIA BERTUTEA AL DA? 2. MONOTONIAK INOIZ NEKATZEN AL ZAITU? 3. ALDAKETAK BIZITZAN EZ DIRA ERREZAK,

Asier Rubio Hidalgo Bakarka, gaia emanda

Urteak joan dira eta zuk bertan jarraitzen duzu.

Asier Rubio Hidalgo Bukaerako agurra

 

Twitter ikonoa fb