Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ander Solozabal Kortabarria

Koldo Mitxelena institutuan bertsozaletu zen (2005). 2006an, Gasteizko Bertso-Eskolan hasi zen. 2007an, Arabako Eskolartekoan txapeldun suertatu zen. 2008an, Arabako Bertsolari Txapelketan partaide. 2011n, finalista Arabako Bertsolari Txapelketan. Arabako Bertsolari Txapelketan, Kuadrilla artekoan, sariketeta zenbaitetan eta plaza-saioetan partaidea da. 2010etik Hala Bedi Irratiko "Bertxoko" irratsaioan esataria da, baita Bertxoko sariketaren antolatzailea ere. Bertso-barnetegi eta udaleku askotako begirale. 2012-2014 bitartean "Bertso-tavern" formatuaren sortzailea.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Dulantzi, urtarrilak 25

Ander Solozabal Kortabarria Hasierako agurra
Ruben Sanchez Bakaikoa, Ander Solozabal Kortabarria 8ko nagusia

DBHko tutoreak zarete. Zuk Ruben anorexia gaia landu nahi duzu gelan arazoren bat dagoela sumatu duzulako. Zuk Ander kontrako eragina izan dezakeela uste duzu.

Oihane Perea Perez de Mendiola, Ander Solozabal Kortabarria 8ko txikia

Ander eta Oihane, institutuko ikaskideak zarete. Parisen zaudete ikasketa bidaian eta begiralearen deskuido batean zuen kabuz ibiltzera alde egin duzue. Ilundu da eta guztiz galduta zaudete .

Ander Solozabal Kortabarria, Irati Anda Villanueva 10eko txikia

Irati zu erretzailea zara, eta gaur Ander zure auzokideak txirrina jo du kexatzeko balkoian zintzilikatuta zuen arropak tabako usaina hartu duelako.

Ander Solozabal Kortabarria Puntuari erantzunak

1-MODAN JARRI OMEN DA KORRIKA EGITEA, 2-EUSKARAREN KORRIKA BERTATIK BERTARA,

Ander Solozabal Kortabarria Bakarka, gaia emanda

Bere irribarreak bizipoza ematen dizu.

Ander Solozabal Kortabarria Bukaerako agurra

Langraiz-Oka, martxoak 7

Ander Solozabal Kortabarria Hasierako agurra
Zigor Enbeita Zugadi, Ander Solozabal Kortabarria Hasierako agurra

Zigor eta Ander Langraiz eskolako bi irakasle zarete, bertan denbora gutxian gero eta euskara gehiago erabiltzen delako harrituta zaudete. Aldiz bizi zareten herrian, betidanik euskaraz egin den arren erabilera beheraka doa. Etxera bueltan hori komentatzen hasi zarete.

Paula Amilburu Izargarai, Ander Solozabal Kortabarria 8ko txikia

Zu Ander dutxan zaudela, zure harridurarako Paula zure pisu-kide berria sartu da txiza egitera.

Jagoba Apaolaza Castro, Ander Solozabal Kortabarria 10eko txikia

Zuek Ander eta Jagoba pisua erostear zaudete eta eskriturak sinatzera joan behar zenutenean jakin duzue aldameneko pisua putetxea dela.

Ander Solozabal Kortabarria Puntuari erantzunak

1. JUSTIZIA KOLOREZ ALDATZEN OTE DA? 2. LAGUN TXARRA AL DUZU URDURITASUNA? 3. BEHAR DUZUN BABESA NORK EMATEN DIZU?

Ander Solozabal Kortabarria Bakarka, gaia emanda

Momentua iritsi da; familiarteko eta lagunez inguratuta zaude.

Ander Solozabal Kortabarria Bukaerako agurra