Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Zigoitiko finalaurrekoa

2015/02/28
Zigoitiko Kultur Etxeko aretoan, 90 lagunen aurrean Manex Agirrek irabazi zuen

Arabako Bertsolari Txapelketako 5.finalaurrekoa Zigoitiko Kultur Etxean jokatu zen, larunbat arratsaldean. 2.itzuliko bigarren saio honetan ondorengo bertsolariek kantatu zuten:  

Manex Agirre (Aramaio)
Oier Arbina (Agurain)
Peru Abarrategi (Aramaio)
Asier Rubio (Luiaondo)
Iñaki Viñaspre (Abetxuko)
Felipe Zelaieta (Gasteiz)

Amurrioko Unai Mendibili egokitu zitzaion kantatzea finalaurreko honetan baina baja izan da eta bertsolari ordezkoa zen Oier Arbinak kantatu zuen.

Oier Suarez aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu zuen puntu gehien,   puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

343.5 Manex Agirre
339 Iñaki Viñaspre
318 Felipe Zelaieta
316.5 Peru Abarrategi
288.5 Oier Arbina
276.5 Asier Rubio

Horrela, bertsolariek jokatutako bi saioen puntuazioei begira, Manex Agirrek dauka puntu metaketarik altuena, Zigoitian kantatutakoen artean. Orokorrean, Oihane Perea eta Manex Agirre dira puntu gehien lortu duten bi bertsolariak. Bi saioen artean puntu gehien lortzen duten 6 bertsolariak sailkatuko dira finalerako. Hurrengo larunbatean izango den azkeneko finalaurrekoan, Langraiz Okan, argituko da nortzuk diren finalistak.

Bigarren itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe, Iker Elexpuru. Idazkari lanetan Maria Fuentes.

Finalerako sarrerak salgai daude Printzipal Antzokiak ematen duen bideetatik, hau da, takilean bertan, telefonoz eta Printzipal Antzokiko web gunean.

Saioaren argazkiak, bertsolarien puntuazioak ariketaz ariketa, kronika eta gaiak hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabakotxapelketa/saioak/zigoitia-otsailak-28