Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa

2015/02/01
70 bertsozaleen aurrean Manex Agirrek lortu du puntuaziorik altuena.

Arabako Bertsolari Txapelketako 2.finalaurrekoa Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan jokatu zen, igande arratsaldean. Arabako Bertsolari Txapelketa jokatuko duten 18 bertsolarien artean 6 bertsolari hauek kantatu zuten 70 bertsozaleen aurrean:  

 

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)

Jagoba Apaolaza Kastro (Gasteiz)

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona (Zalduondo)

Unai Mendibil Etxebarria (Amurrio)

Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz)

Zigor Enbeita Zugadi (Abornikano)

Olatz Santocildesek jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu zuen puntu gehien, 351,5 puntu. Horrela, Agirrek Zigoitiko Kultur Etxean jokatuko den 2.itzuliko 5.finalaurrekoan kantatuko du, otsailaren 28an. Beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira jakiteko non kantatuko duten bigarren saioa. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

 

Manex Agirre Arriolabengoa 351,5

Zigor Enbeita Zugadi 321

Felipe Zelaieta Txurruka 314

Jagoba Apaolaza Kastro 259

Unai Mendibil Etxebarria 258,5

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 234

 

Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe, Iker Elexpuru. Idazkari lanetan Ainhoa Aizpurua.

 

Datorren igandean, Legution, 1.itzuliko azkeneko finalaurrekoa jokatuko da. Bertan erabakita geratuko da 1.itzuliaren sailkapena, baliatuko dena 2.itzuliko 3 saioak osatzeko.

 

Laudioko saioaren argazkiak, gaiak eta bertsolarien puntuazioak ariketa bakoitzean hemen:

http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabakotxapelketa/saioak/laudio-otsailak-1

Sailkapen orokorra:

http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabakotxapelketa/sailkapena/finalaurrekoak