Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldun

2015/03/21
Manex Agirre da txapeldun berria, Iñaki Viñasprerekin buruz burukoa kantatu ondoren. Manex Agirrreri Karmele Madinabeitiak jantzi dio txapela. 600 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian.

 

Gasteizko Printzipal Antzokian giro beroan eta 600 entzuleen artean jokatu da 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako finala.

Marta Ugarte aurkezle eta Aintzane Irazusta gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre pasatu dira buruz-burukora.  Azkenean, Manex Agirre nagusitu da eta txapelduna izan da.

Finaleko epaimahai 5 epaileekin osatuta: Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe, Patxi Aizpurua eta Iker Elexpuru, horrela lotu da sailkapena:

Manex Agirre  583

Iñaki Viñaspre 554,5

Oihane Perea 380,5

Zigor Enbeita 375

Ruben Sanchez  370

Xabi Igoa 368,5

Manex Agirrek jantzi du txapela, Karmele Madinabeitia Barrioren eskutik, Arabako eta Gasteizko bertsolaritzaren sustatzaile aitzindaria. Aurten, sari banatzaileak Gasteiz eta Araba mailan euskalduntze prozesuan jarduten duten euskaltegiak eta Gasteizko Mintzalagun taldea izan dira. Arabako Bertsozale Elkarteak bistarazi nahi izan du euskaltegiek eta mintzalagun egitasmoek egiten duten lana Arabako euskalduntze eta normalizazio prozesuan.

Saioaren argazkiak, bertsolarien puntuazioak ariketaz ariketa, kronika eta gaiak hemen

http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabakotxapelketa/saioak/gasteiz-martxoak-21