Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Legution erabakiko da hurrengo saioen osaketa

2015/02/04
Txapelketako 1.itzuliaren azken finalaurrekoa igande honetan jokatuko da, Legution. Sortutako sailkapenarekin 2.itzuliko hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Kultur Etxean bertan.

Otsailaren 8an, igandean, Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa jokatuko da. Bertan sortutako sailkapenarekin 2.itzuliko hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira, hau da, Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okako saioak. 17:30ean hasiko da  Legutioko Kultur Etxean.

Legution kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)

Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo)

Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)

Iker Agirre Uribarren (Aramaio)

Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Paula Amilburu Izagarai (Aramaio)

Txapelketan parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute txapelketan zehar, bi saio hauen puntu metaketak sailkatuko ditu finalerako.

Gai-emailea Nieves del Alamo izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera salgai ipiniko dira, Legutioko Kultur Etxean bertan.

Saioaren informazio gehiago hemen  http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabakotxapelketa/saioak/legutio-otsailak-8