Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Dulantzin hasiko da igandean Arabako Bertsolari Txapelketa

2015/01/19
Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatuko da eta sei bertsolarik parte hartuko dute saioan; sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Dulantziko Kultur Etxean.

Urtarrilaren 25ean, igandea hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa. Lehenengo finalaurrekoa izango da, 17:30ean hasiko da Dulantziko Kultur Etxean.

Dulantzin jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Oihane Perea Perez de Mendiola

Ruben Sanchez Bakaikoa

Iker Pastor Rodriguez

Unai Bengoetxea Mujika

Ander Solozabal Kortabarria

Irati Anda Villanueva

Txapelketan parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute txapelketan zehar, bi saio hauen puntu metaketak sailkatuko ditu finalerako.

Oihane Perea 2013ko txapelduna da, Ruben Sanchez finalista izan zen edizio horretan. Besteak 2014ko kanporaketetan sailkatu ziren aurtengo ediziorako.

Gai-emailea Marte Ugarte izango da.

Aurtengo txapelketan saio guztiak areto formatuan izango dira, bertsolariek bertso puntuagarri gehiago izango dute.

Saioaren informazio gehiago hemen