Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Baditugu ZirTok lehiaketako irabazleak

2023/06/15
ZirTok umore errimatua sustatzeko TikTok-eko lehiaketa iritsi da bukaerara. Behin parte hartzeko epea bukatuta, epaimahaiak erabaki du 'Honek balio al dik?' bideoa dela sari nagusiaren irabazlea.

Maiatzaren 31an bukatu zen ZirTok! lehiaketara bideoak bidaltzeko epea, eta, jasotako lanen artean, epaimahaiak ebatzi ditu sariak.

Sari nagusiko 500 euroak @Joxemiel eta  @JulenPortillo erabiltzaileen Honek balio al dik?  bideoak irabazi ditu. 

Esketx onenaren saria Iruñeko Auzoak bideoak irabazi du; 250 euro irabazi dituzte.

 Zozketa bidez saritua Landareen Iraultza bideoa izan da. Honek ere 250 euro jasoko ditu.

Filtroekin egin beharreko bat-bateko zirtoa eta bat-bateko puntuaren sariak eman gabe geratu dira, inork ez baitu parte hartu atal hauetan. Behin lehiaketa amaituta ZirTok-ek sarean jarraituko du, TikTok-en edonorren eskura izango baitira zirtoak egiteko filtroak. 

TikTok sare sozialean euskarazko umore errimatua sustatu asmoz antolatu dute ZirTok lehiaketa Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Hiru Damatxok eta Bertsozale Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna eraikiz ekimenak lagunduta.

Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ZirTok lehiaketa oinarri hartuta ikerketa egingo du, gazteak, sare sozialen erabilera, euskara eta umore errimatua gaitzat hartuta.