Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Eneritz Zabaleta

Unibertsitateko irakaslea da. 11 urte zituela hasi zen bertsuzaletzen, eta geroztik, eskolarteko hainbat xapelketatan eta sariketatan parte hartu du. Lehen aldiz parte hartu zuen iragan Bertsolari Txapelketa Nagusian. Bosgarren aldiz parte hartuko du Xilaban.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Muskildi

Eneritz Zabaleta, Aitor Servier 8ko nagusia

Aitor Ikastolan arizan zara 30 urtez lanean ; ekainean hartu zinuen erretreta. Irailean, Eneritz zure semea ber ikastolan hasi da lanean. Aitor hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Eneritz Zabaleta, Xumai Murua 8ko txikia

Eneritz eta Xumai elkarrekin mendi trail bat egiteko izena eman zinuten. Eneritz azkarki entrenatu zira. Xumai, aldiz, batere ez. Patar erdian zirezte 20. km-an. Eneritz hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Eneritz Zabaleta Puntuari erantzunak eta hitza

Lehiakorra ez al da gaurko jendartea?
Eta xapelketan nor ez da lehiakorra?
Hitza: Pindarra

Eneritz Zabaleta, Battitt Crouspeyre Kopla handia

Azken bost urteetan Maulen apartamendu bat alokatzen zenuen Battitt, uzteko mementua arribatua da, eta Eneritz jabea jin da apartamenduaren egoera ikustera, kauzioa itzuli edo ez deliberatzeko. Eneritz jabea hasita, 4-na kopla, kopla haundian.

Izturitze

Ramuntxo Christy, Eneritz Zabaleta 8ko nagusia

Lagunak zizte Ramuntxo eta Eneritz. Lana utzi eta elkarrekin etxalde baten hartzea erabaki duzue. Proiektua zehazten ari zizte. Ramuntxo hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua 8ko txikia

Eneritz, Maddi ama xahartuari etxean zuekin bizitzea proposatu diozu. Maddik zaharretxera joatea nahiago du. Eneritz hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Eneritz Zabaleta Bakarka, gaia emanda

Kamioi gidaria zira Eneritz; kamioiaren barnean norbait gorde dela sumatu duzu.

Eneritz Zabaleta, Nahia Sasco Kartzela

Homosapiensak zirezte Eneritz eta Nahia. Nahia, Eneritzek harpearen apainketa hobetzea proposatu dizu. Eneritz hasita, hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Larresoro

Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta 8ko nagusia

Eneritz eta Sustrai Ikastolako besta taldeko kideak zizte. Antolatu duzuen ikusgarrirako afitxa prestatzean, dudan zizte euskara hutsean ala elebiduna egin behar duzuen. Eneritz hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Ramuntxo Christy, Eneritz Zabaleta 8ko txikia

Ramuntxo merkatuan biskotxak saltzen dituzu. Zazpigarren aldikotz Eneritz zati bat jastatzera hurbildu zauzu. Ramuntxo hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Xumai Murua, Eneritz Zabaleta 10eko txikia

Xumai eraikuntzako langilea zira eta Eneritz duzu nagusia. Eneritz, Xumai langileari xantierreko lan kontsignak oroitaraztera jin zira : lana fite eta merke egin behar duzu. Xumai hasita hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Eneritz Zabaleta Kartzela

Eneritz huna zure puntuak:
Asteburua usu laburregia da.
Astelehena beti da egun gogorra.
Hau duzu Eneritz bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia:
Telefonoa jo ta jo ari zauzu, ez duzu erantzuten.