Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Faseak eta sailkatzea

Hiru sailkapen fasetan banatuko da xapelketa: kanporaketak, finalaurrekoak eta finala.

Kanporaketak

Bi (2) kanporaketa ospatuko dira. Hamabi bertsulari lehiatuko dira fase honetan. Sei (6) bertsulari arituko dira saio bakoitzean. Kanporaketetan, XILABA 4. xapelketako hiru (3) lehenek (Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, eta Odei Barroso) ez dute parte hartuko.

Saioak horrela antolatu dira: zozketa bat egin da fase honetan parte hartuko duten hamabi (12) bertsulariekin, ikusteko bakoitzak zein kanporaketetan kantatuko duen. Horrela, taldeak osatuta gelditu dira.

 

Finalaurrekoak

Lau (4) finalaurreko ospatuko dira. Hamabi (12) bertsulari lehiatuko dira fase honetan, eta bakoitzak bi saiotan kantatuko du. 

XILABA 4. xapelketako hiru (3) lehen sailkatuak (Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, eta Odei Barroso) eta kanporaketa saioetatik puntuazio altuena lortzen duten bederatzik (9) izanen dira finalaurrekoetan parte hartuko duten hamabi (12) bertsulariak.

Finalaurreko lehen fasea

Zozketa egin da Sustrai Colinak finalaurreko lehen faseko zein saiotan kantatuko duen jakiteko. Horren arabera erabaki da finalerdietan zuzenean sailkatuak diren beste bi bertsulariak (Maddalen Arzallus eta Odei Barroso) non kantatuko duten.

Zozketa ondoren, finalaurreko lehen faseko bi saioak horrela gelditu dira:

Sustrai Colinaren saioan, Odei Barroso, eta kanporaketetan puntuaren arabera, bigarrena, laugarrena, seigarrena eta zortzigarrena egin dutenak.

Maddalen Arzallusen saioan kantatuko dute kanporaketetan puntuaren arabera, lehena, hirugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena egin dutenak.  

Finalaurreko bigarren fasea

Urriaren 22an. Lehen faseko finalaurreko bi lehen saioak kontuan hartuta, Baigorriko lehena, Izturitzeko bigarrena, eta puntuaketa orokorrean lehen, hirugarren, bosgarren, eta zazpigarren gelditzen direnak. 

Urriaren 29an. Lehen faseko finalerdietako bi lehen saioak kontuan hartuta, Izturitzeko lehena, Baigorriko bigarrena, eta puntuaketa orokorrean bigarren, laugarren, seigarren eta zortzigarren gelditzen direnak

Finala

Finalaurreko fasetik sailkatuko diren sei (6) bertsularirekin jokatuko da: Bertsulari bakoitzak bi finalaurrekoetan ateratako puntuen batura egin ondoren, puntuazio altuena duten sei (6) bertsulariak sailkatuko dira.

Sei (6) bertsulariekin emanen zaio hasiera jardunari. Puntu gehien metatu duten bi (2) bertsulariek buruz burukoa jokatu ondoren, final osoko baturak erabakiko du nor den xapelduna.