Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalerako oharrak

2019/03/20
Larunbatean jokatuko da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 17:00etan. Nafarroako Bertsozale Elkarteak hainbat ohar jakinarazi nahi ditu.

Dena prest da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Larunbatean izango da finala, 17:00etan Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Hara hurbiltzeko asmoa duten bertsozaleei ondorengo oharrak luzatu nahi dizkio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Era berean, ohar horiek jarraitu eta betetzea eskatu nahi du antolakuntzak, saioa behar bezala atera dadin.

 

Sarreren salmenta

  • Finaleko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke, larunbat goizera arte. 18 euroko prezioa dute sarrera arruntek, 13 eurokoa Bertsozale Elkarteko bazkideenak, eta 12 eurokoa 16 urtetik beherakoen kasuan.
  • Ostiralera arte (barne), gainera, ondorengo puntu fisikoetan ere erosi ahal izango dira: Iruñean Karrikirin, Elizondon Fantxiken, Lesakan Okindegian, Leitzan Maimuren, Etxarri Aranatzen Xapateron eta Lizarran Olgarenean.
  • Larunbatean bertan, gainera, Anaitasunako leihatiletan eskuratu ahal izango dira, arratsaldeko hiru t’erdietatik aurrera.

 

Ateen irekiera eta areto barruko arauak

  • Anaitasunako kiroldegiko ateak 15:30ean irekiko dira, eta 17:00etan hasiko da saioa. Nafarroako Bertsozale Elkarteak denborarekin joateko gomendioa egin nahi du, jende asko batuko garelako, eta azken orduan trabarik egon ez dadin.
  • Sarrerak inprimatuta edo pantailan ekarri beharko dira, beti ere irakurgailu elektronikoan barra kodea irakurtzeko moduan. Sarrera bakoitzak bere kodea du, eta beraz, sarrera berarekin ezingo da pertsona bat baino gehiago sartu.
  • Leku itxian jende asko elkartuko gara, eta bertsolariek mugimendu guztiak somatzen dituzte oholtzatik. Horregatik, mugitu behar izanez gero, bertsoaldia amaitu arte itxaron beharko da.
  • Anaitasunako taberna saioa hasi aurretik bakarrik egongo da irekita, 15:30etatik 17:00etara.
  • Areto barruan ezin da erre

 

Finala jarraitzeko bideak

  • Saioa zuzenean jarraitu ahalko da bertsoa.eus eta eitb.eus webgunetan, streaming bitartez, bai eta ETB4 katean ere. ETB1-k gainera, buruz burukoa emango du, diferituan, gaueko 21:00etatik 22:00ak arteko tartean. Xorroxin Irratiak, gainera, zuzenean eskainiko du saioa.

Sarrera inprimatuta edo pantailan ekarri beharko da, barra kodea irakurtzeko moduan.