Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xabier Terreros Gartzia "Terre"

(Lesaka, 1981) Bortzirirako bertso eskolan hasi zen mutil kozkorra zelarik. Bertako eskolan trebatu zen bertsolari bezala. Urte batzuk bertso mundutik aparte ibili ondoren, Iruñeko bertso eskolan lehenbizi eta Lekunberrikoan ondotik hasi zen berriro ere bertsotan. 2000. urtean parte hartu zuen aurrenekoz Nafarroako Bertsolari Txapelketan; 2015ean txapeldunorde izan zen.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Auritz, otsailak 19

Xabier Terreros Gartzia "Terre", Saioa Alkaiza Guallar 8ko nagusia
Pirinioetako herri batean bizi zarete. Guraso izan behar zarete laster. 25 urte izango ditu herriko pertsona gazteenak zuen haurra jaiotzen denean.
Xabier Terreros Gartzia "Terre", Alazne Untxalo Erregerena 10eko txikia
Iheslariak izan zarete urte luzeetan. Zu Xabier berriki jaioterrira itzuli zara. Alaznek erbestean jarraitzen du itzuli edo ez zalantzarekin. Gaur Xabier, Alaznek deitu dizu.