Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Julio Soto da Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna

2017/04/08

1.300 bertsozale inguru bildu dira Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, eta giro beroan jokatu da finala. Julio Sotok eta Eneko Lazkozek jokatu dute buruz burukoa. Azkenean, 925,5 puntu bilduta, Julio Sotok jantzi du txapela, Luzia Goñi 89 urteko bertsolariaren eskutik.

Dena prest Anaitasunako final handirako

2017/04/03

Nafarroako 43. Bertsolari Txapelketa heldu da bere azkeneko geltokira. Hurrengo larunbatean, apirilaren 8an, 17:00etan hasita, txapelketako finala jokatuko da Iruñeko Anaitasunako kiroldegian. Zortzi bertsolari ariko dira oholtza gainean, txapel bakarra eskuratu nahian. Luzia Goñi 89 urteko bertsolariak jarriko du txapela.

Eneko Fernandez nagusitu da Agoitzen, eta osatu da finalisten zerrenda

2017/03/26

Apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den final handirako txartela lortu du Lesakako bertsolariak. Harekin batera, Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes 'Itturri', Xabier Terreros eta Julen Zelaieta egongo dira Anaitasunako oholtzan.

Agoitzeko saioak zehaztuko ditu Anaitasunako finalistak

2017/03/23

Igandean jokatuko da txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, Agoitzeko Kultur Etxean, 17:30ean. Bukatutakoan jakingo dira Anaitasunako finalean izango diren 8 finalisten izenak.

Xabier Maia zuzenean sailkatu da finalera

2017/03/19

Gaur Antsoainen jokatu den saioan nagusitu da Elizondoko bertsolaria, eta hortaz, apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den finalerako txartela eskuratu du. 200 bertsozale inguru izan dira Antsoaingo Antzokian, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko.

Julio Soto da txapelketako lehen finalista

2017/03/18

Gaur Beran jokatu den saioan nagusitu da egungo txapelduna, eta hortaz, apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den finalerako txartela eskuratu du. Lepo bete da Berako Kultur Etxea, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko.

Beran eta Antsoainen jokatuko dira asteburuan txapelketako lehen bi finalaurrekoak

2017/03/16

Larunbatean ekingo zaio Beran finalaurrekoen faseari, eta biharamunean izango da saioa Antsoainen. Azken finalaurrekoa, ordea, martxoaren 26an izango da, Agoitzen. Orduan osatuko da zortzi finalisten zerrenda.

Xabier Maia nagusitu da Uharteko azken final-laurdenean, eta osatu dira txapelketako finalaurrekoak

2017/03/05

Martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Elizondoko bertsolariak. Behin final-laurdenak bukatuta, osatu da txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. 180 bertsozale baino gehiago bildu dira Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, azken final-laurdena jarraitzeko.

Julen Zelaieta nagusitu da Iruritako final-laurdenean

2017/03/04

Martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Berako bertsolariak. Lepo bete da Iruritako Gizarte Bilgunea, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-laurdena bertatik bertara jarraitzeko.

Iruritan eta Uharten jokatuko dira asteburuan azken bi final-laurdenak

2017/03/02

Lehen fasea bukatuta osatuko da finalaurrekoetan parte hartuko duten 18 bertsolarien zerrenda. Martxoaren 18an abiatuko da finalaurrekoetako fasea, Beran.

Aimar Karrika nagusitu da Lakuntzako final-laurdenean

2017/02/26

Eneko Lazkozi puntu erdiko aldea bakarrik aterata, martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Auritzeko bertsolariak. 200 bertsozale baino gehiago bildu dira Lakuntzako Kultur Etxean, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena bertatik bertara jarraitzeko.

Lakuntzan jokatuko da igandean Txapelketako hirugarren final-laurdena

2017/02/23

Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu eta Joanes Illarregi ariko dira kantuan, 17:30etatik aurrera.

Xabier Terreros gailendu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenean

2017/02/19

Martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Lesakako bertsolariak. Ehun bertsozale inguru bildu dira Auritzeko Kultur Etxean.

Julio Soto gailendu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenean

2017/02/18

Martxoaren 18an Beran jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du egungo txapeldunak. 150 bertsozale inguru bildu dira Tafallako Kulturgunean, txapelketari hasiera emateko.

Asteburu honetan emango zaio hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari

2017/02/16

Tafallak hartuko du lehen final-laurdena, larunbatean, eta Auritzek bigarrena, igandean. Apirilaren 8ra arte jokatuko da txapelketa, eta bederatzi saio izanen dira guztira.

Inoizko parte hartze handienarekin dator 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketa

2017/02/03

Otsailaren 18an hasiko da Tafallan, eta apirilaren 8an bukatu, Iruñeko Anaitasunan. 35 bertsolarik eman dute izena aurtengo txapelketan.

Albiste gehiago