Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xabier Maia Etxeberria

(Elizondo, 1981) Historian Lizentziatua da. Baztango Bertso Eskolako kidea da 2009an sortu zenez geroztik. 2014an Bardoak Nafarroako taldekako ekimeneko irabazle izan zen 'Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera' taldearekin batera. 2015ean hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Uharte, martxoak 5

Xabier Maia Etxeberria, Ander Fuentes Mujika "Itturri" 8ko nagusia
Anaiak zarete; Zuen gurasoak jubilatu berri dira eta beren laguntzarekin kontatzen zenuten zuen seme-alabak zaintzeko. Zuen ezusterako, nahikoa lan egin dutela eta hemendik aitzin loturarik nahi ez dutela erran dizuete.
Oskar Sanz de Acedo Pollan, Xabier Maia Etxeberria 8ko txikia
Lagunak zarete, hirurogeita hamarna urte dituzue. Zuk Oskar Smartphone bat erosi berri duzu eta hortxe joan zara Xabirengana erakustera.