Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Patxi Castillo Graciarena

(Bera, 1992) Administraritza eta finantzak ikasi zituen Irunen. Ikastolako klasekide batekin batera, bertso eskolara joaten hasi zen 8 urte zituela, bertsolaritza zer zen ikasi nahian. Bi urteren buruan lehenengo aldiz parte hartu zuen Eskolarteko Txapelketan. Laugarren Nafarroako Txapelketa du 2017koa. Bortzirietako Bertso Eskolako kidea da.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Auritz, otsailak 19

Patxi Castillo Graciarena, Saioa Alkaiza Guallar 10eko txikia
Bikotea zarete, berrogeita hamar urte daramatzazue elkarrekin. Zuk Saioa egoera formaldu nahi duzu ; Patxik aldiz , ez du paperen beharrik ikusten.

Agoitz, martxoak 26

Julen Zelaieta Iriarte, Patxi Castillo Graciarena 8ko nagusia
Adinean goiti zoazten bi lagun zarete; Bizi osoa lanean eman ondotik nekatuta zaudete, baina oraindik urte batzuk falta zaizkizue jubilatzeko. Zuen seme-alabak aldiz, langabezian daude aspaldian.