Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Julio Soto Ezkurdia

(Gorriti, 1987) Iruñeko bertsolari gazte gorritiarra, 1987. urtean sortua. Iruñeko bertso eskolan trebatua, Eskolarteko Txapeldun izan zen 2003, 2004 eta 2005ean. 2006an Nafarroako Bertsolari Txapelketan finalean sartzea lortu zuen lehenengoz, 2008an hirugarren postua lortu eta 2009an txapeldunordea izan zen. 2010, 2011 eta 2015eko txapelduna da. 2013an txapeldunorde. 2009ko eta 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan finalaurrekoetan aritu zen. Nekazal ingeniaritza eta Euskal filologia ikasi ditu.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Tafalla, otsailak 18

Sahats Aleman Sadaba, Julio Soto Ezkurdia 8ko txikia
Sahats eta Julio lagunak zarete; Erosketak egitera joan zarete; Dendatik ateratzerakoan alarmak jo du eta erregistratu egin zaituztete. Sahats, zure poltsan Juliok hain gustuko zuen kamiseta agertu da.
Julio Soto Ezkurdia Hasierako agurra
Den dena dakizu, baina nahiago duzu isilik egon.