Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jon Abril

(Bera, 1975) Nafarroako Beran jaioa. Kazetaritzan lizentziatua da, eta kultur dinamizazioan aditua. Bortzirietako Bertso Eskolan hasi zuen bertsolaritzarekin lotura. Gai-jartzaile gisa aritu zen hasieran, eta epaile lanetan jardun du gerora, Nafarroako Txapelketako epaimahaiko kidea da 1995az geroztik eta Txapelketa Nagusiko epaileen lantaldean ari da 1997tik hona. Bertsolaritzaz idatzi du Euskaldunon Egunkarian, Berrian eta Bertsolari aldizkarian.