Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Leitzako 'Aldatzea komeni' nagusitu da 2018ko Bardoen finalean

2018/03/24

Lekunberriko Toki Alai sagardotegian jokatu da 2018ko Bardoen finala, ia 200 entzuleren aurrean. Leitzako 'Aldatzea komeni', Baztan eta Malerrekako 'Addams familia' eta Lesakako 'Unibertsolariak' taldeak aritu dira kantuan, giro ederrean. Azkenean, Leitzako taldearentzat izan da sari nagusia.

Larunbatean jokatuko da Lekunberrin Bardoetako finala

2018/03/20

Hiru talde ariko dira larunbatean Lekunberrin jokatuko den Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren laugarren edizioko finalean: Baztan-Malerrekako Addams familia, Lesakako Unibertsolariak eta Leitzako Aldatzea komeni. Saioa 17:30ean izango da herriko Toki-Alai sagardotegian eta dagoeneko finalerako sarrera guztiak saldu dira. Finalaren ostean, afaria egingo da sagardotegian bertan.

Addams familia, Aldatzea komeni eta Unibertsolariak taldeak, Bardoetako finalera

2018/03/12

Bigarren faseko azken hiru saioak jokatu ziren asteburuan eta horien ostean hiru taldek lortu dute Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenerako finalerako txartela. Baztan-Malerrekako Addams familia, Leitzako Aldatzea komeni eta Lesakako Unibertsolariak izango dira martxoaren 24ko Lekunberriko finalean kantatuko duten hiru taldeak.

Azken txanpan sartu dira Bardoak

2018/03/09

Asteburuan jokatuko diren hiru saioek finalera begira jarriko dituzte Bardoek. Leitzan, Erratzun eta Lesakan jokatuko dira itzulerako bigarren faseko hiru saioak, ostiralean bi eta igandean azkena. Horietatik aterako dira martxoaren 24ko finalean kantatuko duten hiru taldeak.

Iruñean, Beran eta Aldatzen hasi dute Bardoek bigarren fasea

2018/03/05

Iruñean, Beran eta Aldatzen izan dituzte saioak Bardoek asteburuan. Saio jendetsuak eta giro onekoak izan ziren bigarren faseko lehenengo saioak. Addams familia, Aldatzea komeni eta Unibertsolariak taldeentzat izan dira jokoan zeuden puntuak. Bueltako saioak asteburuan izanen dituzte Erratzun, Leitzan eta Lesakan.

Hiru saiorekin hasiko da Bardoetako bigarren fasea

2018/03/01

Asteburuan Iruñean, Beran eta Aldatzen izango diren saioekin hasiko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimeneko bigarren fasea. Sei taldek lortu dute sailkatzea eta hurrengo asteburuan bueltako saioak izango dituzte. Horietatik aterako dira martxoaren 24an Lekunberrin jokatuko den finalean arituko diren hiru taldeak.

Bigarren faseari ekiteko prest dira Bardoak

2018/02/26

Martxoaren 3an hasiko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimeneko bigarren fasea. Sei taldek lortu zuten sailkatzea eta bi asteburuz sei saio jokatuko dira Iruñean, Beran, Aldatzen, Erratzun, Leitzan eta Lesakan. Hortik hiru talde sailkatuko dira martxoaren 24an Lekunberriko Toki Alai sagardotegian jokatuko den finalera. Finalerako zein ondorengo afarirako sarrerak dagoeneko salgai daude.

Lehenengo fasea amaitu dute Bardoek

2018/02/19

Asteburuan sei saio izan ditu Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenak. Ia 300 entzule izan ziren ostiralean eta larunbatean Altsasun, Lizarran, Iruñean, Garraldan eta Elgorriagan jokatu ziren saioetan. Honekin, lehenengo fasea amaitu eta sei taldek lortu dute bigarrenerako sailkatzea. Asteburuan atseden hartuta, bigarren faseko sei saioak martxoaren 2tik 11ra jokatuko dira.

Sei saiorekin amaituko da Bardoen lehenengo fasea

2018/02/15

Beste sei saio izango ditu Bardoak bertso ekimenak asteburu honetan eta horiekin amaiera emango zaie lehenengo faseari. Ostiral eta larunbatean Altsasun, Lizarran, Iruñean, Garraldan eta Elgorriagan jokatuko dira saioak. Otsailaren 2an abiatu ziren Bardoak eta martxoaren 24an amaituko dira, Lekunberrin.

Giro ederra nagusi eta bertsozale ugari Bardoen bigarren asteburuan

2018/02/12

Ostiraletik igandera bitarte jokatutako sei saioetan 300 bertsozale bildu dira eta bi ligaxken sailkapena erabakita geratu da

Sei saio izango dira 2018ko Bardoetako bigarren asteburuan

2018/02/08

Lesakan, Lakuntzan, Otsagabian, Errazkinen eta Barañainen izango dira asteburuko saioak. Pasa den ostiralean abiatu ziren 2018ko Bardoak, eta martxoaren 24ra arte iraungo du taldekako txapelketak. 16 talde ariko dira guztira.

Lau saio eta berrehundik gora entzule Bardoetako lehen asteburuan

2018/02/05

‘ibardin. Hiru ta lau dira zazpi’, ‘(Larraun da Araitz) Bi dozena’, ‘Aldatzea komeni’ eta ‘Barakinak’ taldeek lehen puntua eskuratu dute, eta bigarren faserako bidean daude. Beran, Iruñean, Leitzan eta Barañainen izan dira saioak.

Beran abiatuko dira 2018ko Bardoak, bihar

2018/02/01

Osotara, lau saio izango dira txapelketako lehen asteburu honetan, Beran, Iruñean, Leitzan eta Barañainen. 16 talde ariko dira guztira aurtengo Bardoetan, bihar hasi eta martxoaren 24ra arte.

Iritsi dira Bardoak Nafarrora

2018/01/20

Guztira, 16 talde eta 113 parte hartzaile ariko dira 2018ko Nafarroako taldekako bertso egitasmoan. Otsailaren 2an Beran abiatu eta martxoaren 24an bukatuko da, Lekunberrin. Beste behin ere, auzolana izango da giltzarri.

Albiste gehiago