Hiru garabardo eta pintxo bat
(BARAÑAIN/BERRIOZAR)
Bertsolariak: Sarai Robles, Manex Mailharin, Ainara Ieregi eta Mikel Lasarte
Aurkezleak: Barañaingo gaztetxoen bertso-eskolako kideak
Barañainetik atera diren hiru taldeetatik gurea gazteenekin osatutakoa da. Aspalditik daramagu partaideok elkarrekin bertsotan beraz, bertso-eskolako kide baino, lagun taldea gara. Gure artean biltzeko distantzia eta ordutegi arazoak izaten ahal baditugu ere, gogotsu gaude gure onena emateko eta gozatzeko!
![](https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/bardoak-2016/parte-hartzaileak/Taldeak/copy5_of_Bertze%20Maldikoak-ona/@@images/355d211b-0028-48b6-b87e-01551d945435.jpeg)