Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zumarraga-Urretxun eta Elgoibarren izango dira hurrengo final-zortzirenak

2019/09/24
Irailaren 28an, larunbatean, Zumarraga-Urretxura iritsiko da txapelketa; igandean, berriz, Elgoibarren izango da saioa. Saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Zumarraga-Urretxun Zelai Arizti Aretoan izango da final-zortzirena, 17:00etan hasita. Hurrengo seikotea ariko da kantuan:

  • Eli Pagola Apezetxea
  • Iker Ormazabal Ojeda
  • Iñigo Izagirre Urteaga
  • Mikel Tapia Aierbe
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Unai Mendizabal Jauregi

 Aurkezle lanak Iker Iriarte Iribarrek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz Alberdi ariko da. 

Igandean, irailaren 29ean, berriz, Elgoibarko Herriko Antzokian jokatuko da final-zortzirenetako saioa, 17:00etan. Sei bertsolari hauek izango dira oholtzan:

  • Ane Labaka Mayoz
  • Endika Igartzabal Murua
  • Eñaut Martikorena Lizaso
  • Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
  • Jokin Uranga Isuskiza
  • Unai Gaztelumendi Arandia

 Aurkezle lanak Ane Ezenarro Beristainek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro ariko da.

Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Final-zortzirenetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak honakoak izango dira:

  • Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
  • Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
  • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
  • Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso. 

Sarrerak salgai daude, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira larunbatean zein igandean, 16:00etatik aurrera.