Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ordizian eta Zumaian izango dira hurrengo final-zortzirenak

2019/09/17
Lehenengo asteburuaren ondoren, badator bigarrena. Bi final-zortziren jokatuko dira hurrengo asteburuan ere: larunbatean, irailaren 21ean, Ordizian izango da saioa; igandean, hilaren 22ean, berriz, Zumaian.

Ordiziako Herriko Antzokian izango da larunbatean hirugarren final-zortzirena, 17:00etan hasita. Hurrengo seikotea ariko da kantuan:

• Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo
• Aitor Urbieta Aizpurua
• Ane Zuazubiskar Iñarra
• Asier Azpiroz Iztueta
• Beñat Lizaso Alberdi
• Manex Mujika Amunarriz

Aurkezle lanak Maddi Labaka Mayozek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu ariko da. 

Igandean, irailaren 22ean, berriz, Zumaiako Aita Mari Zineman jokatuko da final-zortzirenetako saioa, 17:00etan. Sei bertsolari hauek izango dira oholtzan:

• Ander Lizarralde Jimeno
• Beñat Jauregi Etxeberria
• Gorka Maiz Alustiza
• Iñigo Gorostarzu Etxebeste
• Jokin Bergara Eguren
• Unai Muñoa Amundarain

Aurkezle lanak Saroi Jauregi Aiestaranek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz Alberdi ariko da.

Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Final-zortzirenetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak honakoak izango dira:

• Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
• Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
• Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
• Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Sarrerak salgai daude, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira larunbatean zein igandean, 16:00etatik aurrera.