Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Mikel Artolak irabazi du Lasarte-Oriako final-zortzirena

2019/10/05
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena jokatu da gaur Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean; Artolak bildu du puntu gehien.

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena, gaur. Aurretiaz sarrerak agortuta zeuden, beraz, bete-bete egin da aretoa.

Kantuan, hurrengo seikotea aritu da:

  • Aitor Salegi Martija
  • Eneko Araiztegi Agirre
  • Iñaki Zelaia Irazusta
  • Mikel Artola Izagirre
  • Oier Aizpurua Olaizola
  • Unai Izagirre Etxeberria

 

Mikel Artolak lortu ditu puntu gehien, 429 puntu. Beraz, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Lasarte-Oriako puntuazioak:

 

  1. Mikel Artola Izagirre...........429
  2. Iñaki Zelaia Irazusta...........412,5
  3. Oier Aizpurua Olaizola........401
  4. Unai Izagirre Etxeberria......397,5
  5. Aitor Salegi Martija.............390
  6. Eneko Araiztegi Agirre........389,5

 

Aurkezle lanak Imanol Artola Arretxek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.