Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Lehen saioak Oñatin eta Amasa-Villabonan

Sarrerak salgai daude, dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira larunbatean zein igandean, 16:00etatik aurrera.

Datorren larunbatean, irailaren 14an abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Oñatiko Santa Ana Antzokian, 17:00etan. Lehen final-zortzirenean honako seikotea ariko da kantari:

• Felix Zubia Olaskoaga
• Aratz Igartzabal Bidegain
• Haritz Mujika Lasa
• Andoni Mujika Izagirre
• Amaia Iturriotz Etxaniz
• Maider Arregi Markuleta

Aurkezle lanak Iban Narbaiza Cevidanesek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu ariko da.

Igandean, irailaren 15ean, berriz, final-zortzirenetako bigarren saioa Amasa-Villabonako Gurea Antzokian izango da, 17:00etan. Sei bertsolari hauek izango dira oholtzan:

• Beñat Iguaran Amondarain
• Oier Etxeberria Zubimendi
• Iban Urdangarin Lardizabal
• Iñigo Mantzizidor Larrañaga
• Odei Lopez Larrauri
• Maialen Akizu Bidegain

Aurkezle lanak Eresti Oiarbide Muruak egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro ariko da.

Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Final-zortzirenetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak honakoak izango dira:

• Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
• Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
• Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
• Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Sarrerak salgai daude, dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira larunbatean zein igandean, 16:00etatik aurrera.