Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Lasarte-Orian jokatuko da azken final-zortzirena, larunbatean

2019/10/01
Urriaren 5ean jokatuko da Lasarte-Orian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena. Han erabakiko da zeintzuk izango diren final-laurdenetan kantatuko duten bertsolariak. Larunbaterako zein hurrengo saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Lasarte-Oriako saioa Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatuko da, 17:00etan hasita. Kantuan arituko den seikotea, hurrengoa:

• Aitor Salegi Martija
• Eneko Araiztegi Agirre
• Iñaki Zelaia Irazusta
• Mikel Artola Izagirre
• Oier Aizpurua Olaizola
• Unai Izagirre Etxeberria

Imanol Artola Arretxek egingo ditu aurkezle lanak. Epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu ariko da.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da final-laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Final-zortzirenetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak honakoak izango dira:

• Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
• Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
• Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
• Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Sarrerak salgai daude, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira, 16:00etatik aurrera.