Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Haritz Mujikak irabazi du Oñatiko final-zortzirena

2019/09/14
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen final-zortzirena jokatu da gaur Oñatiko Santa Ana Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Mujikak.

Bete-bete egin da aretoa. Sarrera guztiak agortuta abiatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatiko Santa Ana Antzokian. Bertan jokatu dute lehenengo final-zortzirena hurrengo bertsolariek:

  • Amaia Iturriotz Etxaniz
  • Andoni Mujika Izagirre
  • Aratz Igartzabal Bidegain
  • Felix Zubia Olaskoaga
  • Haritz Mujika Lasa
  • Maider Arregi Markuleta

 

Haritz Mujika asteasuarrak lortu ditu puntu gehien, 447 puntu. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Oñatiko puntuazioak:

  • Haritz Mujika Lasa....................447
  • Maider Arregi Markuleta...........436
  • Felix Zubia Olaskoaga.............428.5
  • Amaia Iturriotz Etxaniz.............416.5
  • Aratz Igartzabal Bidegain........403
  • Andoni Mujika Izagirre.............380.5

 

Aurkezle lanak Iban Narbaiza Cevidanesek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.