Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Finaleko zortzikotea, erabakita

2019/12/01
Azken finalaurrekoa jokatu eta gero, erabaki da nortzuk izango diren Donostia Arenan (Illunbe) kantatuko duten zortzi bertsolariak.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa iritsi da azken helmugara. Hiru finalaurreko jokatu eta gero, erabakita geratu da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak: Hurrengoak dira:

Zuzenean sailkatuak:

    • Agin Laburu Rezola
    • Beñat Gaztelumendi Arandia
    • Jon Maia Soria

    Puntuazioz sailkatuak, hurrengoak:

    • Alaia Martin Etxebeste
    • Ane Labaka Mayoz
    • Oihana Iguaran Barandiaran
    • Beñat Lizaso Alberdi
    • Nerea Elustondo Plazaola

    Abenduaren 14an jokatuko da finala, 17:00etan, Donostia Arenan (Illunbe). Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian dauzkazue eskuragai.

    Finalari buruzko informazio gehiago webgune honetako saioak atalean daukazue eskuragarri.