Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Dena prest txapelketari ekiteko

2019/09/07
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten bertsolariak, epaileak, idazkariak eta Gai jartzaileak Asteasun bildu dira gaur, ekitaldi txiki batean. Bertan aurkeztu dira txapelketako sintonia eta aldizkaria.

Asteasuko plazan bildu dira gaur goizean datorren larunbatean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako parte hartzaileak. Herriko alkate Pili Legarrak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria den Saroi Jauregik egin die ongi etorria eta ekitaldi laburrean txapelketako sintonia eta aldizkaria aurkeztu dituzte.

Sintonia Don Inorrez musika taldeak sortu du eta irailaren 14tik abenduaren 14ra bitartean saioz saio entzungo da Gipuzkoan barrena. Lotura honetan dago entzungarri: https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-bertsolari-txapelketa/informazioa/sintonia

Txapelketako aldizkaria ere banatu da amaieran. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko bazkideek datozen egunetan jasoko dute etxean eta saioetan ere eskuratu ahal izango da. Lotura honetan ere deskargatu daiteke: https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-bertsolari-txapelketa/informazioa/aldizkaria

Honenbestez, dena prest da datorren larunbatean, irailaren 14an, Oñatin Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari ekiteko. Saio guztietarako sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eus webgunean.