Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Beñat Gaztelumendik irabazi du Oiartzungo finalaurrekoa

2019/11/24
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da gaur Oiartzungo Elorsoro kiroldegian; finalean izango da Gaztelumendi abenduaren 14an.

Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa. Sarrera guztiak agortu dira eta bete-bete egin da kiroldegia. Hurrengo sei bertsolariak aritu dira kantuan:

  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga
  • Alaia Martin Etxebeste
  • Amaia Iturriotz Etxaniz
  • Asier Azpiroz Iztueta
  • Ane Labaka Mayoz

 

506 puntu lortu ditu Gaztelumendik eta, gaurko finalaurrekoa irabazita, finalerako zuzeneko txartela lortu du. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

  1. Beñat Gaztelumendi Arandia…..506
  2. Alaia Martin Etxebeste………….493,5
  3. Ane Labaka Mayoz……………...472,5
  4. Asier Azpiroz Iztueta…………….463
  5. Iñigo Mantzizidor Larrañaga…...453
  6. Amaia Iturriotz Etxaniz………….438

 

Gaurko saioan Inaxio Usarralde Arantzadik egin ditu aurkezle lanak. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan Gorka Segurola Dorronsoro eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.