Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Beñat Gaztelumendik irabazi du Azkoitiko final-laurdena

2019/11/02
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena jokatu da gaur Azkoitiko Baztartxo Antzokian; final-erdietarako zuzeneko txartela eskuratu du Gaztelumendik.

Azkoitiko Baztartxo Antzokian jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena. Sarrerak agortuak zeuden aurrez eta aretoa bete-bete egin da saio honetan ere.

Kantuan, hurrengo sei bertsolariak aritu dira:

  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Mikel Artola Izagirre
  • Ane Labaka Mayoz
  • Ander Lizarralde Jimeno
  • Maialen Akizu Bidegain
  • Ane Zuazubiskar Iñarra

 

Beñat Gaztelumendik lortu ditu puntu gehien, 475 puntu. Beraz, azaroaren 24an Oiartzunen jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

 

  1. Beñat Gaztelumendi Arandia.....475
  2. Ane Labaka Mayoz......................455
  3. Maialen Akizu Bidegain..............443,5
  4. Ander Lizarralde Jimeno.............442,5
  5. Mikel Artola Izagirre.....................425
  6. Ane Zuazubiskar Iñarra...............424

 

Aurkezle lanetan Ion Zaldua Brit aritu da eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Gorka Segurola Dorronsoro aritu dira.