Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Astelehenean jarriko dira salgai txapelketako sarrerak eta bonuak

2019/08/30
10:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira, www.bertsosarrerak.eus atarian, Oñatiko lehen saiotik hasi eta Donostiako finalera arteko sarrera guztiak. Sarrerez gain, Bertsozale Elkarteko bazkideek bonuak ere eskuratu ahal izango dituzte.

Astelehenean, 10:00etan, jarriko dira salgai irailaren 14an hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sarrerak eta bonuak. www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahal izango dira. Txapelketak izango dituen 16 saioetako sarrerak izango dira eskuragai astelehenetik. Bonuak ere izango dira salgai. Azken horiek ez dute finalerako balioko eta Bertsozale Elkarteko bazkideek soilik eskuratu ahal izango dituzte. Halaber, bonu kopurua mugatua izango da.

Behin txapelketa hasita, saioetako txarteldegietan finalerako sarrerak ere eskuratu ahal izango dira.