Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Ane Labakak irabazi du Elgoibarko final-zortzirena

2019/09/29
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren seigarren final-zortzirena jokatu da gaur Elgoibarko Herriko Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Labakak.

Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken aurreko final-zortzirena.Gaurkoan ere ez dute hutsik egin bertsozaleek, bezperatik agortuta baitzeuden sarrerak. Oholtza gainean, hurrengo seikotea kantuan:

  • Ane Labaka Mayoz
  • Endika Igartzabal Murua
  • Eñaut Martikorena Lizaso
  • Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
  • Jokin Uranga Isuskiza
  • Unai Gaztelumendi Arandia

 

Ane Labakak lortu ditu puntu gehien, 458,5 puntu. Beraz, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Elgoibarko puntuazioak:

  • Ane Labaka Mayoz.......................458,5
  • Jokin Uranga Isuskiza..................443,5
  • Eñaut Martikorena Lizaso............437
  • Iñaki Gurrutxaga Zubimendi........430
  • Unai Gaztelumendi Arandia........424,5
  • Endika Igartzabal Murua..............403,5

 

Aurkezle lanak Ane Ezenarro Beristainek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu da.